D e a b r u a r e n a b o k a t u a



Yüklə 12,76 Kb.
Pdf görüntüsü
tarix06.05.2018
ölçüsü12,76 Kb.
#41831


- D E A B R U A R E N   A B O K A T U A   -

Aizu, metropolia izateko metroa behar da?

Noski, eta Bilbon Metroa baino gehiago daukagu.

Hori da Enpresaren lelo berria.

Zer gehiago: egin zure top-ten mesedez, edo top-

hiru.


Top-ten, top-hiru? Nik, top-less. Metropoli? Ahhh

bai, bigilantea. S-TOP.

Euskaraz nola esango zenuke “mind the gap”?

La kuala? Santutxun ez da holakorik erabiltzen.

Londresko metroan behin eta berriro entzuten den

esaldi famatua: kontuz zuloarekin –trenaren eta

nasaren artekoa–.

Beeenoo, famatuagoa da “Never mind the bollocks

(¿?)”. Sid (Sex Pistols ) gogoan…

Ahotsa jartzen duen esatari ingelesak milioiak eskatu

ditu egile eskubidetan!

Bakoitzari berea. Gainera english-berria baldin bada

english-tegiko klaseak ordaindu behar izan ditu.

AEK-ko beterano batek esaten dizu.

Imajina ezazu “geltokia” hitza grabatu duenari

milioiak ordaindu behar izatea. Euskal hitz bakar bati

esker aberastu!

Eta gero euskarak ez duela ezertarako balio entzun

behar... Jeexxuuss.

Bilboko langileei “gimnasia emozionala” eskaini

behar diezue. Zer dela eta?

Metroa baino gehiago bada Bilbokoa. 100 metroak

gutxienez entrenatu egin behar, modu emozionalean

bada ere. Burua mugitzen duenak, hankekin gertatzen

den moduan, bihotza mugitzen du. Ez ala?

Demagun zure Athletic zaletasuna ezkutatu nahi

zenukeela. Teknika emozionalak horrenbeste garatu

al dira?

Ezinezkoa da hipotesi hori. Maitasuna emoziorik

indartsuena da eta maiteminduta zaudenean nabari-

tu egiten da, nahi eta nahi ez. Koloreak sortzen

zaizkizu eta! Azal zuriko gizakioi aurpegia gorritu:

zuria ta gorria, zuri-gorri! Ba hori, esandakoa.

Albisteen arteko “loturak” egin ohi zenituen Telebe-

rrin. Gogoan daukazun korapilatsuena?



“No es menos cierto que aún siendo cierto brille por su

ausencia el acierto”. Escusatio non petita...

Inspiratuena?

Azken Teleberriko agurra, ETBtik alde egin baino

lehen: “Hay maneras y maneras de contar las cosas, de



cualquier manera lo primero debe ser cuidar las maneras,

así se hace Teleberri, al menos, a mi manera”. (Gauzak

esateko manerak eta manerak daude, edozein

maneratan manerak zaintzea izan behar da garran-

tzitsuena, horrela egiten da Teleberri, nire mane-

ran behintzat).

Baldarrena?

Baldarrena, aurrejuzkuen arabera. Niretzat ez baita-

go arrazoirik txarto ulertzeko. Irudietan Dorre

Bikien kontrako atentatuaren biktimen hiletak eta

Estatu Batuetako agintariak negarrez, Bush buru

dutela. Nire ahotsa off-ean: “Los ricos también lloran”

(aberatsek ere negar egiten dute), garai hartan tele-

sail ezagun batek egunero gogoratzen zigun

moduan. Ez al dira aberatsak? Ez al daude nega-

rrez? Jakin bagenekien pobreak negar egiteko gai

direla. Aberatsak ez dira gutxiago izango. Interpre-

taziorik? Zurea.

Y Grekoaren komunikazio arduradun bilakatzea “gora

egitea” litzateke zuretzat?

Euskal Herritarrok, hain zuzen bilbotarrok –Euskal

Herria-Gran Bilbao, hitzak berak esaten du... Begi-

ratu Hiztegi 2000–, ezin gorago egin. “Y” zer? Gre-

koa? En pintura.

n

ARGIA 



5

2008ko urtarrilaren 13a

Metro Bilbao enpresako komunikazio arduraduna da.

Hamar urtez audientzia lider izan zen ETB2ko 

informatiboetan.

Fermin Etxegoien

Argazkia: Iñigo Azkona

Julio Ibarra



|

Loturagilea



“Y G

Grekoa...? 

En ppiintura

!”

Yüklə 12,76 Kb.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©www.genderi.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə